La que se avecinakittoLuna

Argentinan bertako bikote gazte bat izan zen albiste duela urtebete, Ginea Bissautik adoptaturiko sei urteko bi neba-arreba abandonatu baitzituzten. Besotik hartu eta haurrei begietara begiratu ere egin gabe erakunde publiko baten egoitzan utzi zituzten, paketeak balira bezala; eta desagertu egin ziren, baita sare sozialetatik ere. Haurrei kosta egingo zaie haiek eragindako orbainak ezabatzea.

Gutxi batzuk bihurtzen dira albiste, baina familia askok abandonatzen dituzten kideak; adoptatuak, harrerakoak zein biologikoak. Argentinan bezala hemen.