Black Panthers: Pantera Beltzak1966tik 1982ra Estatu Batuetan erakunde aktibo bat izan zen, bere hastapenetan herritar armatuen patruilak antolatzen zituena poliziak afroamerikarren aurkaerabiltzen zuen indarkeriari aurre egiteko etasalatzeko.

Black Lives Matter: Nazioarteko mugimendupolitiko bat da, komunitate afro-estatubatuarraren barruan sortua, pertsona beltzenganako indarkeriaren aurkako kanpainak egitendituena. Mugimendua 2013an hasi zen saresozialetan #BlackLivesMatter traola erabiltzen, Trayvon Martin gazte afroamerikarraren heriotzaren ondoren, George Zimmerman absolbitu zutenean.

Black is beltza: Fermin Muguruzak zuzendutako animaziozko filma da, eta 60kohamarkadaren erdialdean Malcolm X-enheriotzaren aldeko mobilizazioak eta AEBetako gizartea irauli zituzten gertaerak erretratatzen ditu.

Black metal: 80ko hamarkadaren erdialdeansortutako heavy metalaren azpigenero bat da,hitz satanikoak erabiltzen dituena. Blackmetal mota ezberdinak daude: depressiveblack metal, black metal sinfonikoa, melodikoa?

Black Sabbath: 1968an Birminghamen TonyIommik (gitarra), Ozzy Osbournek (ahotsa),Geezer Butlerrek (baxua) eta Bill Wardek(bateria) sortutako heavy metal eta hard rocktalde britainiarra da.

Black Flag: hardcore punk talde kaliforniarrada. 1981etik aurrera Henry Rollins izango duteabeslari.

Black Clover: Yuki Tabatak idatzi eta ilustratutako manga serie bat da. Telesaila Shueishaargitaletxearen Shonen Jump astekarian argitaratua da.

Black Swan (Zisne Beltza): Darren Aronofskyestatubatuar zinema zuzendariaren thrillerfilma bat da. Natalie Portman eta Vincent Cassel ditu protagonista.

Black Mirror: Charlie Brookerrek sortutakotelesail britainiarra da. Teknologiak gizakiarinola eragiten dion aztertzen duten kontakizun distopikoak aurkezten ditu.

“Black” hitza idatzi dut Googlen, eta erakutsidizkidan lehen orrialde guztiak Black Fridayari buruzkoak dira. Benetan. Sentitzen duthorrela adieraztea, baina pikutara goaz.