ziztada sentitu genuen askok. Ba-tzuk tripetan, beste batzuk biho-tzean. Eta, pentsatzen jarrita, ez genuen argumentu gehiegi ziztadaren nondik norakoak azaltzeko. Edo bai. Ainhoa Arteta sopranoak Hispanitatearen egunean, Espainiako tropen eta erregearen aurrean La muerte no es el final kantatu zuen.

Bere laugarren gizona militarra dela zioen batek. Arteak ez duela ideologiarik, besteak. Kultura Ministeritzatik edo goragotik (sabaira begiak iltzatuta azaltzen zuen hirugarrenak) deitzen badizute, bada, beharbada ez zarela hain aske. Eskaparate ezin hobea dela zioen laugarrenak datozen, gutxienez, bi urteotarako karteldegian egon ahal izateko. Musikaren interpretazio hutsa izan daitekeela iruzkintzen zuen arteak ez duela ideologiarik defendatzen zuenak. Diziplina artistiko baten taulara-tzea askatasun mailarik gorena bezala ulertu behar dugula. Horixe dela askatasun maila gorenaren ispilua. Baina artistak ere baduela non taularatu nahi duen eta non ez erabakitzeko ahalmena jarri genuen mahai gainean. Artista orok duela mugak berak nahi dituen lekuan jartzeko askatasuna. Eta, kasu honetan, sopranoak, egun horretan kantatzea erabaki zuela.

Eta ziztada sentitzen jarraitzen genuen. Zerbait galdu izan bagenu bezala zen. Helmugara heltzean, bidean zer egin duzun ez dakizula zaudela konturatzen zarenean bezala. Mahai inguruan batu ginenok ez genukeen egingo. Eta hortik etorri zitzaigun ondoko buruhaustea. Beharbada, ez gara beharko genukeen bezain irekiak. Beharko genukeen bezain artista. Ideologiari hertsiki lotuegi bizi gara. Ez dugu artea bere zentzurik zabalenean ulertzen. Askatasuna lerro finen artean baizik ez dugu ulertzen. Guretzat hartzen ditugun artistak ez dira gureak. Ez dira inorenak. Edo bai. Zer premia dugu gureak direla sentitzeko?

Kontua da, ziztadarekin bueltatu ginela etxera eta, biharamuneko egunkarietako goiburuek ez digutela ziztadaren efektua leundu: “La soprano vasca Ainhoa Arteta actúa en el desfile de las Fuerzas Armadas”, “La soprano española Ainhoa Arteta participa?”.