Nire alabak Kantari izeneko ekimenean parte hartuko du aurten.Bere lagunekin abesti bat etadantza bat prestatu behar du gero jendaurrean antzezteko. Eta egunotan Kantarigora eta Kantari behera dabil, ilusioz beteabaina aldi berean arduratuta, dena ondoateratzea ezinbestekoa baita beretzat. EtaKantariz hitz egiten ari zaidala, halakobatean noizbehinka botatzen dituenesaldi/sententzia horietako bat jaurti dit:ama, guztia da erritmoa; erritmorik gabeez dago ezer.

Arrazoia duela pentsatu dut eta haren hitzek beste batzuk gogorarazi dizkidate.Aurreko egunean Bernardo Atxagak berenobela berriaren aurkezpenean esan zituenak. Atxagaren hitzetan, idazterakoan, aldezaurretik duen helburu nagusietako bat“mugimenduarekin mugimendua egitea” da.Honela azaldu zuen: “Garai batean esatenzen izarrak ez zirela aldatzen, finko zeudelazeruan, itsatsita bezala. Egun bistakoa damugimendua leku guztietan dagoela, ezdagoela leku etereorik, eta baldin badagoleku bat batere etereoa ez dena, hori gureburua dela”. Hori biltzea da idazlearenerronka handi eta interesgarriena Atxagaren ustez: “Errealitatearen mugimendu ahalik eta gehien jasotzea, ahalik eta zuzenen;noski, mugimendua duen testu batekin”.Aristotelesen hitzetan, mugimendua daahalmenetik ekintzara pasatzea. Eta horixebera da edozein ekimeni, enpresari, planifikazioari, artelanari, kanpainari, egitasmori? falta ezin zaiona bizitzarekin bat etorrinahi badu: mugimendua. Etengabeko berrikuntza, aurrerapausoa, azal aldaketa? Bizitzaren argazki finko bat nahi izaten dugubatzuetan, segurtasunaren bila, etengabekoaldaketak urduritu egiten gaituelako. Bainadena doa aldatzen une oro, etengabe arigara olatu berri baten gainean surf eginez,gu ere aldatzen goaz egunez egun. Ez dagoargazki finkorik, argazkiek ere mugimenduadute. Dena baita erritmoa. Erritmorik gabeez baitago ezer, eta ez bakarrik abesteko edodantzatzeko orduan.