Zain nengoen, beste asko bezala,astelehenean zer gertatuko. Bidegabeko sententzia bat espero nuen,eta neurriz kanpoko sententzia injustu batheldu zen epaitegi gorenetik. Honen aurretik, astebete lehenago, lagun katalanbatekin bazkaldu nuen. Hango egoerazhitz egin genuen, gaindituta ikusi nuen,etsita, itxaropen gutxi haren begietan. Etabehin eta berriz galdetu zidan hemengojendeaz. Nola ari ginen bizitzen Kataluinan gertatzen ari den guztia. Oso gertutikjarraitzen ari garela esan nion, jakinmineta min handiz aldi berean. Gure arazoaere badela eurena. Hala esan nion, etaberak erantzun zidan espero zuela, imajinatzen zuela. Nola ez genuen ba hain gertutik jarraituko kontuan izanda herrihonen historia, borroka?
Kataluinako lagunen batekin gure herriensubiranotasunaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egiten dudanean beti sortzen dagure artean halako anaitasun/ahizpatasunmoduko bat, harreman berezi bat. Etaaskotan sentitu dut begiratzen gaituztelamiresmenez bezala. “Zuek ondo dakizue...”eta halakoak esanez, gu gatazkan esperientzia handikoak garela argudiatuz bezala. Eta ingurura begiratzen dut, eta iruditzen zait, bai, gure herria badagoela, nolaez da egongo bada, kezkatuta Kataluinangertatzen ari denaz, eta hortaz hitz egitendugu, eta adierazpenak sinatzen ditugu,eta abar. Baina gero, irakurtzen dut astelehenean bertan, zenbait katek Kataluinangertatzen ari zena emititzen ibili bazirenere, Euskal Autonomia Erkidegoan egunhorretan programa ikusiena Sálvamebanana izan zela. Audientziaren %26,8aegon omen zen banana ditxosoari begira,zenbait hiritarrek erreferendum bat antolatzeagatik hamar urtetatik gorako zigorrak jaso zituzten egun berean, mobilizazio ugari egin ziren egun berean, mutilbatek protestetan begi bat galdu zuenegun berean... Nire lagun katalanak gaurdeitu dit berriz, hango egoeraren berriemanez. Ez dit galdetu hemengo jendearenerreakzioaz. Nik, hala ere, prestatutaneukan erantzuna: oso gertutik jarraitzenari garela, jakinmin eta min handiz aldiberean. Gure arazoa ere badela eurena.