Ezkerreko hankarekin, enbrageazapaldu. Eskubiko eskuarekin,lehen martxa sartu. Eskubiko hankarekin, azeleragailua zapaldu. Ezkerrekohankarekin, enbragea zapaldu berriz.Eskubiko eskuarekin, bigarren martxa sartu. Gidatzeko baimena atera zenuenean,gidatzen hasi zinen lehen asteetan, barneahots bat entzuten zenuen une oro,besoekin eta eskuekin zer egin beharzenuen esanez. Jada pasatu dira urte batzuk karneta duzunetik, eta autoan zoazenean ez duzu ahots hori entzuten. Pentsatugabe egiten dituzu mugimendu guztiak.Zure hanka eta eskuek bizitza propioabalute bezala funtzionatzen dute. Ez diezu,kontzienteki behintzat, agindurik emanbehar gauza bat edo bestea egiteko.Egunero egiten dugun jarduera bat guresubkontzientera pasatzen denean hori gertatzen da. Hamaika aldiz esan zizun zureamak bazkaltzeko orduan ez duzula buruaplaterera gerturatu behar, koilara gerturatu behar duzula ahora. Urtetan zeureburua behartu behar izan zenuen horrelaegitera, kontzienteki. Gaur egun, pentsatugabe egiten duzu.

Eta pentsatu duzu agian kontzientetiksubkontzientera doan bidaia hau delagizartea eraldatzeko dugun tresna eraginkorrenetako bat. Pertsonen ohiturak etajarrerak eraldatzeko eman beharreko pauso inportante bat. Egunero jasotzen dituguhainbat mezu ohitura osasungarriakedukitzearen alde, kontsumo arduratsuaren alde, planetaren biziraupena bermatzeko ohituren alde, emakume eta gizonenberdintasunaren alde, gure hizkuntzarenalde edo gure gizartean aliantzen kulturazabaltzeko beharraren alde, besteak beste.Baina mezu hauek guztiak ez dira eraginkorrak izango ez badira gure subkontzientean sartzen, ez badute bidaia hori egiten.Hor dago erronka nagusiena: pentsatugabe egiten ditugun eguneroko ekintzekinbalore hauek guztiak bultzatzea. Gizartehobe baterantz gidatzea lortzea pentsatugabe zer egin behar dugun ezkerreko hankarekin edo eskuineko eskuarekin. Inertziaz egitea, gure subkontzientea jada konbentzitu dugulako hala izan behar dela.