Madrileko lagun bat etorri da bisitan. Iaz ere Euskal Herrian izanzen, ez genuen elkarrekin egotekoaukerarik izan, eta komentatu dit aurrekourtean harrituta geratu zela, han eta hemenbarra-barra entzun zuelako jendea euskarazhitz egiten. Benetan?, galdetu diot, kontuanizanda ez zela bakarrik herri euskaldunenetan ibili, hiriburuetan eta euskaldun gutxiagobizi diren herrietan ere ibili baitzen. Poztunaiz hori entzutean, sinesten kostatu bazaitere. Eta lagunak ez du ulertzen zergatik egitenzaidan hain zaila hala izan zela sinestea. Gueuskaldunak ezkorrak garela esan dit, betiikusten dugula botila erdi hutsik, beti gaudelanegar batean, kostatu egiten zaigula ondoegindako gauzak onartzea eta abar? Eta poliki-poliki nire lagun madrildarraren gogoberotasunak kutsatuta edo, sinesten joan naizhala izan zela, eta bi ardo eskatu ditut barran,eta topa egingo dugula esan diot, noski baietz,irrintzi bat botatzeko gogoa ere sentitu dut,bai, arrazoia du, beti gaude negarrez, beti gaude berri onak ezin sinestuta, beti eszeptiko,eta hori aldatu beharra dago. Eta ardoa dastatzen ari ginela, halako batean aspaldi ikusten ez nuen laguna agertu da tabernan, berefamiliaz inguratuta. “¿Qué tal, Mikel? ¡cuántotiempo!”, esan diot lagunari, giro euskaldunetan mugitzen den laguna bada ere eta euskaraz badakien arren, ez baitu ia inoiz erabiltzeneta ondorioz, beti hitz egin baitut berarekingazteleraz. Eta Mikelek honela erantzun dit:“Pues ederto. Hoy tenemos urtebetetze de laamama en el jatetxe, así que estamos todos, laama, el aita, las txikis? Zoragarri, un egunpasa perfecto”. Laguna aldendu denean, nirelagun madrildarrak irribarre egin dit, ikusten?, esanez bezala. Benetan garela ezkorrak,berretsi dit, inguruan jendeak euskara egitendigun arren, guk ez dugula sinesten haladenik. Eta jarraian galdetu dit euskaraz egindidan lagunari zergatik erantzun diodan nikgazteleraz. Arrazoi duela esan diot, guk betiikusten dugula botila erdi hutsik eta ez dakigula daukaguna baloratzen. Eta barkatzekoune batez, komunera joan behar dudalako.Barkatzeko, arren.