Síguenos en redes sociales:

Gasteizko hondartzak

Gasteizko hondartzak zuen izenburu Xabier Montoiaren ipuinliburuak, 1997. urtean argitaratuzuen hark. Gasteiz eta hondartza hitzek iaoximorona osatzen zuten argitaratu zuenean eta baita oraindik ere, contradictioin terminis, baina klima aldaketariburuzko azken albisteak irakurri ondoren, bat batean, errealitate posible batetikgertuago agertu zaigu bien arteko harremana. Berotegi efektua eragiten duten gasemisioak planeta berotzen ari dira, etaatmosferan ez ezik, ozeanotan ere eraginnabarmena izaten ari dira. Poloetako etagoi mendietako izotza urtzen ari da etaitsasoaren maila etengabe igotzen. Horrela jarraituz gero, 2100. urterako metro batbaino gehiago igo liteke itsas maila, haladiote adituek, eta horrek kostaldean bizidiren milioika pertsonek lekualdatu behar izatea eragin dezake.

Ez dugu guk ikusiko, baina inoiz etorkizunean itsasoa Gasteizera arte heltzen delaamestu dut albiste hauek entzun ondoren. Munduaren gainbehera ematen denbitartean, imajinatu ditut gasteiztarraksurfeko taulak lepoan Andre Mari Zuriaren enparantza zeharkatzen, kresalarekinbakarrik lortzen den azal beltzarana erakusten eta ordurako hiriaren erdialdeabihurtu den Boulevard zentro komertzialeko inguru guztia hondartzako txiringitoek hartuta ikusi dut. Jendez lepo dauden itsasontzietan imajinatu ditut Gasteizera heltzen donostiarrak, mundakarrak,ondarrutarrak? Etxegabe.

Munduaren gainbehera gertatzen denbitartean, hemengo biztanleak hirian itsasoa izatearekin gozatzen imajinatu ditut,eta tripako mina sentitu dut. Nola da posible egoera latz horren aurrean hainberekoi izatea, eta norberaren plazerrabeste guztiaren gainetik jartzea? Ba nireirudipen hori ez dago gaur egun gertatzenari denetik oso urrun. Mundua hondatzenari garen bitartean, gu eroso gaude, kontsumoak ematen digun bat bateko erosotasun, asetze eta poztasun horretan murgilduta. Irudizko hondartza batean gaudeeguzkia hartzen, lasai, egun batean olatuek harrapatuko gaituztela pentsatugabe.