Ba ez dakit zertaz kexatu beharzaren, esan dizu amak telefonoz.Sekulako zortea duzue oraingobikoteekin: ez dute edaten, ez dute erretzen eta gainera kirola egiten dute? Ezgure garaiko senarrak bezala, edan, erreeta egunero txikiteotik berandu heltzenziren haiek?

Amak ez dizu kexa onartu zure senarragaur ere korrika egitera irten dela etanazkatuta zaudela esan diozunean.Triatloiaren kontuarekin hasi zenetikarratsaldero irteten da, justu zu bikiak bainatzen hasten zarenean, afaria egitekodagoenean, hurrengo eguneko gauzakprestatzeko?

Gaur ere han irten da, bere runner zapatillaberriekin eta eskumuturrean tamainagatikparetako erloju baten antza duenarekin.Baina handia izan behar derrigorrez hainbeste gauza baditu: GPSa, pultsumetroa,ibilbideak diseinatzeko mapak, bluetoothaurikular inalanbrikoak, altimetro barometrikoa? Erosi zuenean emozionatuta irakurri zizkizun prestazio horiek guztiak.

Eta gaur, ontzi-garbigailutik plater garbiakateratzen dituzun bitartean, pentsatu duzuagian ez duzula kexatzeko eskubiderik,zure senarrak kirola egiten duela, besterikez, eta hori ona dela, eta gizartean ondoikusia dagoela gainera.

Baina zazpi eta erdietatik hamarretaradesagertzen da etxetik, etxeak eta umeeklan gehien eskatzen dizuten ordutegian.Eta konturatu zara zure aitaren txikiteoaren ordutegia ere horixe bera zela. Orduhorietan bera ere ez zen sekula etxean izaten.

Dena jaso eta umeak lokartzea lortu duzunean, zure senarra agertu da, ile bustia etadutxako xaboiaren usainarekin. Lur jotanago, esan diozu, eta logelara joan zara.Ohean eserita pentsatu duzu zorionez gauzak asko aldatu badira ere, eta gizon askoetxe barruan duten erantzukizuna bereaegiten hasi badira ere, oraindik zure aitaren garaiko gizon horietako asko geratzendirela. Txikitero berriak dira, pentsatuduzu. Diferentzia bakarra lehen gibela izorratzeko arriskua zutela, eta orain oin-zolako faszitisa eta tendinitisa sufritzekoa.