Ana Julia Quezada, Almerian GabrielCruz umea erail zuen andrearen irudiak agertu dira Teleberrian. Haribegira, bederatzi urteko alabak galdetu dit:“Nor da? Zer egin du?” Istripu bat izan duelaesan diot, ez dela ezer, benetan gertatu denakontatzea ekidin nahian. “Baina zer gertatuda umearekin?”, tematu da alaba. Nik ustebaino informazio gehiago duela konturatunaiz orduan. “Ume bat zaintzen zegoela,istripu bat izan du eta umea hil egin da”,esan diot, gezurra irtenbide ona den ezinasmatuta. “Baina berak hil du?”, galdetu dit,eta andreari begiratzeko duen moduanohartu naiz beldurra eragiten diola emakume horrek. “Ez, istripu bat izan da”, errepikatu dut, haren beldurra baretu nahian. Etatelebista itzali dut.

Aspaldi esan nuen ez nuela gehiago Teleberria ikusiko umeen aurrean. Han agertzenden guztiak beldurgarri bihurtzen du guremundua. Eta bai, bada beldurgarria, gauzabeldurgarri gehiegi gertatzen dira munduan, baina denak kondentsatuta eguneroirensteak gogaitu egiten gaitu eta jada itxaropenik ez dagoela pentsatuta, paralizatuegiten gaitu. Beldurrak paralisia dakar. Ezdago beldurra baino ezer eraginkorragorikgizarte partehartzaile eta aktibo bat bihurtzeko manipulatzen erraza den gizartebatean.

David Byrne musikariak Reasons to BeCheerful izeneko proiektua jarri du martxan.Munduko albiste onak jasotzen dituenaldizkari digitala da. Irakurri nuenean, hasiera batean, iruditu zitzaidan errealitatetik ihesegiteko modu bat zela besterik ez, mundubeldurgarri baten aurrean begiak estaltzekomodu bat. Ihesaldi bat. Eta oraindik proiektuhonekin asmatu duen zalantzan banago ere,benetan iruditzen zait beharrezkoa dela ezagutzea zenbat jende dagoen munduan gauzabenetan on eta munduarentzako onuragarriak egiten, zientzia, kultura, ekonomia,teknologiaren munduan eta abar.

Albiste onak ezagutzea ere beharrezkoa dagure gizartea aktibatzeko, albiste txarrakentzutea oinak lurrean edukitzeko beharrezkoa den moduan. Azken finean, albisteon eta txarren aurrean, egin dezakegun gauza bakarra da beldurra izan arren egitea.Beldurraren gainetik, ez gelditzea.