Síguenos en redes sociales:

Pazientzia

Nire lagun bat asko haserretzenda nirekin ez badiot telefonoalehenbiziko deian hartzen.Askotan esan diot batzuetan ezin izaten dudala hartu, bilera batean nagoelako,liburutegian edo dutxan, nik dakit, baina nire lagunak ez du ulertzen. “Patatasoro batera bota duzu telefonoa, ala?”,galdetzen dit beti, azkenik telefonoahartzen dudanean. Eta nire lagunhonen jarrera gero eta hedatuagodagoela ikusten dut, nigan ere sekulakoeragina izan duela jada. Norbaiti deituedo mezu bat bidaliz gero eta ez baduordu erdian erantzuten, onartu nahi ezbadut ere, nik ere sentitzen dut halakoamorrualdi bat. Baina non demontredabil hau, ba?

Salto egin beharko genuke, egun batezbada ere, hamarkada batzuk atzera, etagogoratu zelako pazientzia izaten genuen mugikorrik gabe bizi ginenean,lagunari etxera deitu eta etxean harrapatzen ez genuenean; gutun bat bidalieta egunak eta egunak haren erantzunaren zain egoten ginenean; oporretanargazkiak atera eta haiek errebelatuarte zain egoten bagenekienean?Pazientzia galdu dugu. Dena da berehalakoa. Berehalako erantzunak beharditugu.

Eta pazientzia falta hau eremu guztietara zabaldu da, baita politika munduraere. Politika ezberdinen artean adostasunera heltzeko tresna baldin bada,diferenteen arteko adostasuna lortzekodenbora behar da, elkarrizketa asko etapazientzia. Baina mundua hain doa azkar, politikan ere emaitza azkar etaberehalakoak bilatzen dira askotan, etapresa handia egoten da komunikabideetan azaltzeko negoziazio bat zelan doankontatzeko, adibidez, jakinda kontatuzgero negoziazioa bera zapuztuko dela.Badaude gai potolo asko ezin direnakgautik egunera konpondu ez bada etengabe hitz egiten eta egunero pauso txikiak ematen. Baina horretarako pazientzia behar da eta halakorik gutxi sumatzen dut aspaldi inguruan. Batzuetan,nire lagunak dioen bezala, telefonoapatata-soro batera bota, eta zain geratzeko gogoa izaten dut. Isiltasuna etapazientzia. Bien konbinazioak betidakartza fruitu aberatsak.