Ezin da alde batera utzi kulturak ikaskuntzan duen funtsezko zeregina, bereziki gazteengan, eta bereziki filmek, telebistak, komikiek, aldizkariek, bideo-jokoek eta Internetek gazteengan beren burua ezagutzen eta gizartearekin duten harremana ulertzen irakasteko orduan duten eragin izugarria. Ezin da alde batera utzi nagusia den kulturak memoria kolektiboaren, kontzientzia moralaren eta subjektu politikoaren eraketan duen garrantzia. Teknologia mediatiko berrien gorakadarekin eta kultura-industrien eragin globalarekin, kulturaren hezkuntza-indarrak eguneroko bizitzako alderdi guztien eraikuntzan eta birmoldaketan gaur egun duen irismenak eta inpaktuak ez dute aurrekaririk. Oraindik ere ez da aztertu kulturak gazteentzat bitarteko pedagogiko nagusi gisa duen garrantzia, politikoa, etikoa eta soziala. Horrela, gazte askorentzat, ikaskuntza informala zuzenean lotuta dago Internetekin eta hor inguruan dabiltzan sare sozial ugari eta ezberdinak, tabletak, mugikorrak eta ordenagailuak. Informazio-iraultzaren erdigunean gaude, mundu digitalean, bat-batekotasunean, oraintxe bertan horretan.
Kultura (identitatearekin, herritartasunarekin, politikarekin eta boterearekin lotutako borroka partikularra) hezkuntza-indar boteretsuena bihurtzen ari denez, hau da, gazteek beren buruei eta besteekiko harremanei buruz dituzten pertzepzioak eraikitzeko, hezitzaileok gogoeta sorta hau egin beharko genuke: Nola birplantea dezakete irakasleek hezkuntza, irakaskuntza tradizionaletik kanpo sortu diren kultura-pedagogia modu berriak ikusita? Aldaketa horien argitan, nola erantzungo diete, erantzun beharko liekete, hezitzaileek ikastetxeek zerbitzatu behar dituzten helburuei buruzko balio-arazoei, zer ezagutza-mota den baliotsuena eta zer esan nahi duen autoritatea aldarrikatzeak mugak etengabe aldatzen diren mundu batean? Eta gehiago, zer harreman ezarri beharko litzateke hezkuntzaren eta gazteen artean, horiek subjektu sentimendu propioa gara dezaten, herritartasunaren eta bizitza publikoaren betebeharrei dagokienez?
Herritarrak “pribatizatzen” ari diren, ari garen, heinean, gazteak gero eta gehiago hezten dira kontsumitzaile bihurtzeko, subjektu sozial kritikoak izan beharrean. Baina gaur egungo une historikoan, fatalismoari uko egin behar zaio, diogu. Garai bakoitzak bere erronkak ditu, garai bakoitzean erronka berri horiei aurre egiteko erantzun berriak bilatu eta aurkitu behar ditu. Hezkuntzak berebiziko garrantzia du herritarren kontzientzia politiko eta sozialaren garapenean, baita ere hiritarren ikuspegi moral eta politikoan ere. Hezkuntzak baldintzatzen du etorkizuneko giza bizitzan eta zerikusi zuzena dauka zorte gutxien dutenen gizarte-ongizateko arazoei heltzeko trenetan. Eta kuestio honek gazteentzat erabateko garrantzia dauka. Hezkuntza berritzaile mota honek uko egiten dio, edo hobeto esan uko egin beharko lioke, ezagutzak pasiboki kontsumitu beharreko zerbait bezala hartzeari. Hezkuntza berritzaile honek azterketa bat gainditzeko soilik ikasten den zerbaiti. Hezkuntza funtsezkoa da baldintza onak eta eragingarriak sortzeko lehian. Egoera berritan bizi gara, memorismoa atzean geratzen ari zaigu, konpetentziak lantzeko garaiak ditugu eskuartean.
Metodologi berriak ongi erabiltzeko, erabiltzeko esan dut bai, garaiak eta erronkak ditugu mahai gainean. Dena mugitzen ari da geure gizarte honetan, baita ere identitate eta baloreak. Mugak, irrikak, desafioak, kezkak, usteak, helburuak, indar-guneak eta ahuldadeak abiadura bizian dabilzkigu dantzan. Irakaskuntza informalaren garrantzia nabarmentzen ari zaigu. Eragin berriak txertatu zaizkigu geure gizartean. Gogoan dudan gogoeta batekin amaitu nahi dut: gero eta arraza, kultura eta erlijio anitzagoa den Euskadi baterantz goaz. Eta mestizaje multikultural honetarako prestatu behar gara, bestela ondorioak jasaten lehenak izango baikara. Prozesu itzulezin baten aurrean gaude. Hezkuntzan ere. Hau denak zerikusi zuzen-zuzena dauka hezkuntzan, formalean eta ez-formalean. Eragile berriak dira.