Gerra martxoan
aldera inozoak, maiz, zailak izaten dira erantzuten. Eta ez dakit zergatik, hain inozoak izanik. Horietako bat atera zitzaidan Ukrainako gerrako irudiei begira: zergatik diren emakumeak beren herria utzi eta alde egin behar dutenak, eta zergatik gizonak herria defendatzen gelditu behar dutenak. Nork erabaki duen hori horrela. Gizonak oraina defendatzeko daudela baina iragankorrak direla erantzun zidan norbaitek, eta emakumeak eta umeak, berriz, herriaren geroa, eta horien biziraupena bermatu behar dela.
Niri, ostera, arrotzak egiten zaizkit komunikabideetan ikusten ditudan irudiak. Gizonak dira gerran ari direnak; gizonak dira elkarrizketetan eta negoziaketetan agertzen direnak; gizonak komunikabideetan aurpegia ematen dutenak; gizonak dira erabaki-tzen dutenak; gizonak botoi gorria sakatzen dutenak... Eta erabaki dute gerra egitea, "bizitzaren gainetik dagoena kontsideratuz". Ezin onartuzkoa zait, gizona, bizitzaren gainetik dagoena kontsideratzeko ahaleginean irudikatzea. Bizitzaren gainetik dagoenaz erabakiak nola hartu ahal duen asmatzea, berak bizitzarik sortu ezin duelarik. Nola agindu dezakeen bizitza sortzen duenaren gainetik. Nola agindu diezaiokeen bizitza sortzen duenari zer egin behar duen. Nola agindu diezaiokeen bizitza sortzen duenari, sortu duen hori zaintzea dela bere egitekoa, iraunbizitzea, bihar edo etzi, iraunbiziko duten horien artetik gailentzeko eta, berriro, berriz ere agintean egongo direnentzako herri bat osatzeko.
Arrotza zait gizonaren ausardia neurrigabea. Ez dago emakumerik, seme-alabak gerrarako munduratu dituenik. Ez semeak beste seme batzuen aurka aritzeko, eta beren herria eraikitzeko egin duten lan guztia alferrikakoa izan dela egiaztatzeko; eta are gutxiago alabak, beren herria eraiki-tzeko egin duten lan guztiarekin, alaba horrek menpeko izaten jarraituko duela ikusteko.
Horregatik zaizkit arrotzak Ukrainako gerran gizonak bakarrik agertzen diren irudiak. Emakumeok, munduaren erdia, alegia, ez gaudelako han, bizitzaren gainetik dagoena kontsideratzeko ez direla inor salatzeko.