Síguenos en redes sociales:

Jorge Napal

Más de dos décadas de experiencia contando historias, aprendiendo cada día. Reportero todoterreno, con especial interés por los temas sociales y humanos. Cuéntame tu historia: jnapal@noticiasdegipuzkoa.eus

Itxaropena

Epaia ezagutu genuenez geroztik ezin dugu burutik kendu. Ezustean harrapatu gintuen herenegun luze samar jo duen prozesu judizialaren emaitzak. Egia esan, etxean asko hitz egin dugu zutaz, eta albistea ezagutu bezain laster, atsekabeturik sentitu ginen betidanik ezagutuko bazintugu bezala. Errudun jo zaitu epaimahaiak baina, zalantzarik gabe, hainbat zalantza izan dituen prozesu honek ezin du hain amaiera dramatikoa izan: bizi guztiko espetxealdia ala herio-tza. Zure bizitzaren erdia kartzelan eman ondoren, agian, emaitza honekin betiko galdu duzu itxaropena. Ez ninduke harrituko. Beharbada, une honetan ez duzu senti-tzen laguntzen dizun jendearen adorea, baina jakin ezazu jende askok gertatutakoa giza eskubideen ikuspegitik zuzena ez dela iritzi diola. Kanpotik ikusita behin-tzat, ez zaizu zor zaizuna aitortu, baina urteetan zehar askatasuna lortzeko borrokatu ondoren borrokan jarrai-tzea beste erremediorik ez dago. Zure aurkako akusazioan gako izan dira hilketa izan zen lekuan zeuden segurtasun kameren grabazioak eta han topatu zuten elastiko bateko DNA arrasto batzuk. Egia esan, gutxienez, oso froga ahulek dirudite pertsona baten bizitzarekin amaitzeko.