Payaso
Payaso hitzak esanahi zehatza dauka: artista edo pertsona batek bere keinu, hitzak eta kantuekin parre egitea eta ondo pasatzea eragiten diguna.
Irailak 18an, modu despektiboan entzun nuen zoritxarrez Egiako bidean, autobus geltokiko tunel barruan.
Jendea etxe aldera gindoazen ilun-tzean eta gazte bat bere patinete elektrikoarekin pasa zen. Oinezkoak saihesten joan zen tunelean zehar. Momentu batean gizon heldu batek debekatuta zegoela bai bizikletaz bai patinetez ibiltzea tunelaren barruan ohartarazi zion. Kasurik egin gabe, payaso hitza bota zion. Aurrean zihoan beste gizon batek, arrazoia eman zion beste gizonari eta gazteak berriro esan zuen: “Que te calles payaso”
Aurrerago joan nintzen eta tabakalerako espaloian ertzaintzako kotxe bat zegoen eta kanpoan ertzainak, baina beraiek ez zuten ezer ikusi, ezer entzun.
Pertsona “normalak” zer egin behar dugu egoera honetan? Eztabaidatu kalean horrelako gertaera baten aurrean eta arriskatu kolpe bat jaso-tzeko?
Gizarte aurreratu honetan, gizakiok ikasi behar dugu besteak errespeta-tzen eta ez jokatu agresibitate joera honekin. Moderno asko dabil kalean bere makina txiki eta handiekin paseatzen, baina ez konfunditu modernidadea edukazio faltarekin. Honetaz asko ezagutzen dugu eta gure inguruan.
Puntu honetara iritsita ez dakit zein den pailazoagoa. Nik argi daukat behin-tzat.