Udal asignazioen inguruan Eva Diaz-ek 2011-11-22an argitaratutako iritzi artikuluaren inguruko azalpen eta hausnarketa da honako hau.

Beasain egunez egun, azaroko udal aldizkarian, zinegotzi eta alkatearen soldata eta alderdien asignazioak azaltzearen arrazoia, ordu-arte plenoan onartu ez izanagatik da. Zuk ordezkatzen duzun alderdiak (PNV-k) besteak beste ez zituztelako aurreko hil-arte (2011 urriak 6ko udal batzan onartu ziren), kopuru ekonomiko hauek onartzen.

Aurreko legegintzaldiko gastuen baitan publikatutako 328.017,06 euroetatik kanpo geratzen dira orain arte alkateordeak udalari suposatu dizkion 66.076 euroak. Besteak beste zuk ordezkatzen duzun alderdiak liberazio gehiago onartzen ez duelako, eta egiten diren konparaketak errealak izateagatik, ez dira etorkizunean adostu nahi diren liberazioak datu hauetan kontenplatu, eta zuzen jokatzearren ezta orain arteko alkateordearenak ere!!. Beraz %23 ko beherapena guztiz erreala da, eta ziur gaude etorkizunean adostu daitezkeen liberazioak kontutan hartuta ere beherapenak %20-ra gerturatuko direla, besteak beste, aurreko legegintzaldiko liberazioen gastuak 2 edo 3 pertsona gehiago lanean edukitzeko aukera ematen dutelako. Zuek jakingo duzue zergatik publikatu duzuen besteon intentzioen berri hauteskunde kanpainako azken aurreko egunean. Baina hobe zenukete datuak kontrastatzea ezagutzen ez dituzuen intentzio ezkutuak azaleratzen saiatu aurretik. Guk, zorionez, ez dugu horrelako trikimailuen beharrik, gizarteak geroz eta argiago baitu zein den herri honen aitortzarako bidea, nahiz eta batzuek ez ikusiarena egin.

Herritarrei udalean gertatzen den ororen informazio gardena emateko erabakia aspaldi hartua dugu, eta horrexegatik, udalbatzak liberazio berrien inguruan hartu ditzakeen datuen berri ahal bezain azkar eta ozen emango dugu, bai herriaren eta herriarentzat den udal aldizkarian, baita egoki ikusten diren gainerako komunikabideetan ere. Besteak beste, herritarrak bere patrikatik ordaintzen diren diruak zertan eta zertarako erabiltzen diren jakiteko eskubide osoa duelako.