¿Dónde vas España? ¿Dónde vas triste de ti? ¿Dónde vamos todos los que quieras o no, caminamos uncidos a tu yugo? Sumida en el que parece inexorable bipartidismo, el futuro del Estado se presenta como una espantosa disyuntiva. Por un lado inepcia y mentira, por el otro soberbia y corrupción. ¿Dónde vas pobre España?
Qué lejos está la ilusionante Europa de Jean Monet y Robert Shumann, la Europa que tantas esperanzas despertó y vemos convertida en un dorado almacén para políticos arrumbados. ¡Qué lejos el sueño de la Federación Europea!
Javier Alday Careaga
Bestalde, katolikook uste dugu eta esaten dugu familia dela gizartearen zelula nuklearra, errealitate horretan taxutzen direla pertsonak eta baita, ondorioz, herriak eta herrialdeak ere. Elizak gure funtsa harremanezkoa, erlaziozkoa, azaldu nahi du, gure izatea "besteengan", eta ez hainbeste "gizabanako isolatu" gisa. Gizakiok gizaki gara norbaitek jaten eman digulako eta zikin geundenean garbitu digutelako, gizakiok gizaki gara gu hazi ahal izateko norbait guregatik eman, entregatu, delako. Horrela ulertu behar dugu elizak familia, familiarra gizartearen muina dela esaten duenean. Izan ere, finean, familiarik gabe ez ginateke ezer izango, ezingo genukeen bezala kristau izan eukaristiarik gabe.
Baina familia, gizartearen hazia izateaz gain, bere jomuga da, bere helburua. Edo, ez al gaude bada giza senidetasuna bizitzera deituak? Ez al gaude bada espezie gisa ditugun erronkei elkartasunetik aurre egitera deituak? Elkartasuna, senidetasuna bitartekoa da eta helburua da aldi berean. Uste dugu arazoak eta erronkak hobeto eta errazago konpontzen direla elkartasuna oinarri hartuta. Gizakiok historian aro berri bat ezar-tzera deituak gaude: giza espeziearen elkartasunarena, existentziak berak aurkeztuko dizkigun erronken aurrean (elkartasun horretan irautea izango da horietariko bat, bistan dagoen legez). Alabaina, giza familia oraino ez da egiazkoa. Zein familiatan uzten da bertako kideak gosez hiltzen, esplotatuak izaten,?? Elkartasuna da bidea, eta jomuga, aldi berean.
Eliza, katolikoa izateagatik, senidetasun unibertsalaren, Jainko Erreinuaren, gizaki guztien elkartasun familiarraren zerbitzura dago, eta horregatik, hain zuzen, elizaren erdimuinean aurkitzen dira eukaristia, familia eta Jainkoaren Erreinua aldi berean, eta hain da handia hiru errealitate hauen lotura eta elkarreragina ezen hiru dimentsioko errealitate bakar batez hitz egin baitezakegu. Gure Jainko hirukoitza, familiarra eta komunitarioa bezala.
Egia da Erreinuko behargin gisa hainbat huts handi egin ditugula, egiten ditugula eta egingo ditugula; baita, gure itsutasunak eragindako bekatuak ere, baina, egia da, baita, Kristoren Espirituak utopiaz, itxaropenez, errukiz eta sormenez bete dituela, betetzen dituela eta beteko dituela gizakion bihotzak.
Kristauok, eukaristiaren, kristau senidetasunaren bitartez bereziki, pertsonen eta familien zerbitzura gaude, gure begirada familia unibertsalean, Jainkoaren Erreinuan jarrita. Izan ere, horrela ez balitz, ezerk ez luke zen-tzurik edukiko.