Datorren hilean kaioak Urtetako zabortegitik uxatzen saiatuko dira hezitako zortzi belatz. Hileko 10.000 euro gastatuko ditu Zarauzko udalak zeregin honetan lau bat hilabetetan zehar. IKT Nekazal Ikerketa eta Teknologia enpresak egingo du lan honen jarraipena, ondoren Zarautzen kaioek sortzen omen duten arazoa kudeatzeko zein neurri hartu aztertzeko. Honaino administrazioek (Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) hartutako erabakia. Baina, zein arazo sortzen dute kaioek gure herrian?
Duela hilabete inguru, Alejandro Vázquez ingurumen zinegotziak aurkeztu zuen ekimen hori ETBko Pásalo saioan. Bere hitzetan hauek dira kaioek Zarauzko teilatuetan sortzen dituzten arazoak: usain txarra, zirinen pilaketa, egagropilak, zikinkeria, arazo sanitarioak (konkretatu ez zituenak, ez baita ez Zarautzen eta ez inon halakorik ezagutzen) eta kalte fisikoak teilatuetako egituretan. Hauek guztiak teilatuetan pausatzeagatik eragindako kalteak dira, noski?
Baina, zenbatekoak dira kalte hauek dirutan? Telebistako saio hartan zinegotziak zioenez, kaioak beren ingurune naturalera, itsasora, bideratu nahi dira belatzen bidez. Kaioentzat Urtetako zabortegia umeentzat litxarreria dendak bezain naturalak dira. Zabortegi hori da Zarautzen hainbeste kaio pilatzearen arrazoia, eta irekita dirauen bitartean kaioek etortzen jarraituko dute. Horregatik bela-tzak kentzean "arazoa" konponduko den galdetu zionean kazetariak, zinegotziak ezetz erantzun zuen, begi bistakoa den erantzuna emanez. Beraz, zertara dator bela-tzen kontu hau? Ez al litzateke merkeagoa eta etekingarriagoa teilatu horiek tartean behin garbitzea? 80.000 eurokin garbiketa ederrak egin daitezke, ezta?
Bada, ordea, kezkagarria den konturik. Benetako arazoa teilatu horiek habiak egiteko leku bilaka-tzea izan daiteke, eta uda honetan, Zarauzko teilatuetan ikusi dira Mollarrin eraztundutako kaio helduak kumatze garaian... Adituek ikusi dutenez, bestelako arrazoien artean, berezko lekuetan giza jarduerek eragindako estresak bultza-tzen ditu kaioak horretara. Zarautz inguruetan kaioak Getarian eta Malla Arrin egin ohi dituzte habiak, baina aurten Getarian askok huts egin dute eta Malla Arrin ez dute habi bat bera ere atera aurrera. Leku horietan giza jarduerak zorrotz kontrolatzea ezinbestekoa da kaioek habiak egingo badituzte, horrela, teilatuetara joateko tentazioa saihestuz.
Laburtuz, hauxe da, gure ustez, kaioen "arazoarekin" bukatzeko irtenbidea: itsasertzean habiak jar-tzeko erabiltzen zituzten eta dituzten lekuak zaindu eta zabortegia itxi. Irekita darraien bitartean badira beste hainbat irtenbide: esaterako, teilatuetan pitak jartzea, baina zaratak eta zirina jasaten jarraitu beharko dugu. Baina arazoa al da hori? Hilero 10.000 euro gastatzeko modukoa?
Azken egunetan kaioak gutxitu omen direnaren zurrumurrua zabaldu da. Belatzen eragina izan denaren kontua dabil herrian bolo-bolo, baina belatzak ez dira hasi lanean oraindik. Honek erakusten du zein fundamentu eskasa duten jendartean zabaltzen diren kontu hauek, eta zenbaterainoko kaltea egiten diogun basabizitzari inolako funtsik ez duten alarma sozial hauekin.
Pero es que ahora nos quieren hacer pagar una doble factura.
Ante el aumento significativo del número de alumnos de la escuela de Zubieta en estos últimos años y ante la falta de espacio, el profesorado, padres y madres de la escuela elaboramos en marzo un proyecto en el cual solicitamos al Departamento de Educación del Gobierno Vasco una pequeña ampliación de la escuela para mejorar las instalaciones existentes, dicho sea de paso, insuficientes para los alumnos ya matriculados y para poder aumentar la oferta educativa de los ocho años actuales hasta los doce, así como para, por fin, dejar de ser la única escuela de Gipuzkoa que no presta el servicio de comedor escolar por falta de un espacio para tal fin.
El proyecto obtuvo el beneplácito de la Concejalía de Educación del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián, pero ante la negativa del Gobierno Vasco, el Ayuntamiento se ha posicionado, de momento, lavándose las manos. Como consecuencia, nos reducen la oferta educativa actual, condenando al destierro a nuestros hijos e hijas de cinco, seis y siete años, y poniendo en peligro la continuidad de nuestra escuela, elemento vertebrador de la vida diaria de nuestro barrio.
Por medio de la presente, rogamos al Sr. alcalde de Donostia-San Sebastián que, con la máxima celeridad posible, nos tome en consideración y nos ofrezca una solución dialogada.
Oihana Aguaron Iraola