Síguenos en redes sociales:

Jurdan Arretxe

Periodista irundarra. En Política entre 2009 y 2020, desde entonces, en el equipo web de 'Noticias de Gipuzkoa'.

Nostalgia zertarako?

Nostalgiak bozak ematen ditu, batez ere aurrean etorkizunerako proiekturik ez duenean

Nostalgia zertarako?Iker Azurmendi

Autobusean zoazela, aldamenetik atzera eserleku bila pasa den emakume baten lurrin usainak ama gogora ekarri dizu. Giltza balitz bezala, duela 20 edo 30 urteko oroitzapen gozoren bat irekitzen du. Autobusa, martxan, geralekutik atera da. Iraganaren txirristan behera goaz. Izan zena eta urteen poderioz jada ez dena faltan botaz, usaimena baita nostalgian murgiltzeko botere handiena duen zentzumena. Autobusak helmugara eramaten gaituen honetan, kanpoan ere giroa nostalgiko dago: nostalgiak bozak ematen ditu, batez ere aurrean etorkizunerako proiekturik ez duenean (nostalgia ote itxaropenaren antonimoa?). Etxebizitzak erostea eramangarri zeneko nostalgia, ondokoa (ezagun ala ezezagun izan) gehiago errespetatzen zenekoa, eta Nazioarteko Zuzenbidea zaintzeko behintzat itxurak egiten zenekoa. Mundua eraldatzen duten indar horiek nostalgia aitzaki moduan erabiltzen dute: ez dute atzera itzuli nahi, euren ordena ezarri baizik. “Nostalgia ez da estrategia”, dio Kanadako lehen ministro Mark Carneyk. Nostalgia geldiarazle da. Bidaiari batek ama zenaren lurrina eramatea gozoa da, baina ez gara garai hartara itzuliko. Nostalgiaren giltzak garai hura ireki eta erakuslehioaren bestaldetik ikusten uzten digu. Ezin sarturik. Atzean zer dugun jakinda aurrera eginez bizi behar omen da. Autobusa horrela dabil.