- Santelmo festak gaurtik aurrera ospatuko dira Zumaian. Horregatik, bi egun lehenago Zumaiako Mugimendu Feministak erasoen aurkako protokoloa auzkeztu zuen Ardantzabiden egindako prentsaurrekoan.

Azken urteetan Zumaiako Mugimendu Feministak egindako lanketarekin jarraituz erasoen aurrean konplize ez izateko eskatu zuten bertako kideek. Baita, erasoren bat ikusiz gero, eraso-tzailearengana jo eta esateko ardura hartzeko, ez justifikatzeko eta jai eremutik botatzeko eskatu zuten. Txosnagunean eraso baten berri izan bezain pronto protokolo hori aktibatuko dute.

Larunbat honetan manifestazioa egingo dute 23.30ean txosnetatik abiatuta "kaleak eta gauak gureak dira" lelopean. Informazio postu bat ere jarriko dute, baita ere, Saregileen plazan festetako bi larunbatetan. Bertara informazioa eskuratzeko edo erasoen berri emateko joan daiteke. Hilaren 29an poteo feminista egingo dute 19.30ean.