- Getariako Udalak Katrapona plazako kantina eta komun desmuntagarriak erabili eta ustiatzeko esleipen prozesua jarriko du martxan datorren asteartean. Lehentasuna emango zaie lanbiden langabetu bezala, izena eman eta gutxienez azken urte osoan zehar Getarian erroldatuta dauden lehiatzaileei. Kantinak eta komun desmuntagarriak ekainaren 1etik irailaren 26ra egon beharko dute irekita.