- Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu berri ditu Zumaiako Udalak. Izena emateko epea, gaur ireki da eta martxoaren 10era bitartean egongo da zabalik. Eskaera udaletxean zein telematikoki udal webgunearen bitartez egin ahal izango dute hautagai izan nahi dutenek. Baldintza batzuk bete beharko dituzte hautegaiek.