2022 honetako Jabetze Eskolako lehen hilabeteetarako ikastaroetan izena emateko epea ireki du arauzko Emakumeen Etxeak. Ikastaro hauen bitartez, emakumeen berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egin, ahizpatasun-sareak sortu eta ikuspegi feministatik hausnartu nahi da. Hala, guztira bederatzi saio antolatu dituzte, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz: Bizipoza berreskuratzen (astelehenetan, urtarrilaren 31tik apirilaren 4ra, 16.00etatik 17.30era); Zurrumurru matxistak desegiten (astelehenetan, urtarrilaren 31tik apirilaren 4ra); #Zugandik: iruditik autoezagutzara (astearteetan, otsailaren 1etik apirilaren 5era, 16.00etatik 18.00etara); El club de las Pipi Calzaslargas (asteazkenetan, otsailaren 2tik martxoaren 23ra, 10.30etik 12.30era); Nuestras ancestras: un trabajo con nuestro linaje femenino (asteazkenetan, otsailaren 2tik apirilaren 6ra, 15.30etik 17.30era); Emakumeak eta lidergoa (asteazkenetan, otsailaren 2tik martxoaren 23ra, 18.00etatik 20.00etara); Ezetz esaten ikasten (ostegunetan, otsailaren 3tik apirilaren 7ra, 10.30etik 12.00etara); Maternidades diversas (ostegunetan, otsailaren 10etik apirilaren 7ra, 15.30etik 17.30era) eta CuidaT: espacio para mujeres cuidadoras (ostiraletan, otsailaren 4tik maia-tzaren 20ra, 15.30etik 17.30era).

Ikastaro guztien prezioa, batena ezik, hamabost eurokoa da. CuidaT espacio para mujeres cuidadoras solasaldiak, berriz, 20 euroko prezioa izango du.

Hauetan guztietan, izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik eta honako bide hauetatik egin ahal izango da: Emakumeen Etxean bertan (Nafarroa Kalea, 3); telefonoz (943 005 136); posta elektronikoz (emakumeen-etxea@zarautz.eus) edota jabetze eskolak duen web orrialdean (berdintasunazarautz.wordpress.com).

Zarauzko emakume guztiak animatu nahi dituzte Udaletik ikastaro hauetan parte hartzera.