- Aurtengo Narros Jauregiko Gabonetako Jaiotza ikusteko azken eguna, bihar izango da. Hilabeteren ondoren, ateak itxiko ditu datorren urtera arte. Bertaratu nahi duten herritarrek ondorengo orduan egin beharko dute: goizez, 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldez, 17.00etatik 21.00etara. Ikuskizun txikiak ere izango dira musikak eta argiek lagunduta; 18.30ean, 19.30ean eta 20.30ean.