- Memoria lantzeko tailerra antolatu dute Zumaian. Oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi da, besteak beste.

Astelehen arratsaldetan izango dira tailerrak. Lehen taldea 16.00etatik 17.00etara bilduko da, eta bigarren talde bat osa-tzen bada, 17.10etik aurrera izango dira saioak. Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean) egingo dira guztiak.

Interesa duten herritarrek gaur, bihar edo hilaren 10ean izena eman dezakete, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Brankan). Matrikulak 22 euro balio ditu eta ordainketa kontu honetan egin beharko da: Kutxabank 2095 5174 90 1060024873. Antolatzaileek azaldu dutenez, taldeak izen emateen arabera osatuko dira.