- “Eragile eta herritar ugariren laguntzarekin” Erregeen Kabalgata izango da Zumaian. “Bizi dugun egoerara egokitzeko neurriak hartuko” dituzte. Hala, ondorengo aldaketekin ospatuko da: alde batetik, urtarrilaren 4an ez da gutunik bilduko. Postontziak jarri dituzte Gernika parkeko Beheko estazioan, gutunak bertara eramateko. Beste aldaketa garrantzitsuenetako bat ibilbideari dagokio, luzeagoa izango da. Ludotekatik irtengo da eta Alai aldera jo, gero Aita Mari auzunetik pasa eta Patxita Etxezarretatik moilara iristeko; Moila, Erribera kalea eta Beheko plazan gelditu gabe berriro Ludotekara abiatuko da. Ludoteka ingurua itxi egingo da bertan erregeei ongietorria emateak sor ditzakeen jende pilaketak saihesteko. Ibilbide guztian ez da goxokirik banatuko eta egoitzetako bisitak ere alde batera utzi dituzte aurten.