- Bihar izango dute dokumentuak aurkezteko azken eguna musika taldeek entsegu lokalen eskaera egiteko. Interesa duten taldeek, Alondegira jo beharko dute eta ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte: udal webgunean eskuragarri dagoen izen-emate orria behar bezala beteta; taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan); lokaletan egongo den materialaren inbentarioa (argazkiekin) eta balioa eta bukatzeko, Dardararen kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria.

Izan ere, Uxategiko edo Ubilloseko lokalak erabili ahal izateko, kuota ordaindu beharko da. Dardarako kide aktiboak direnek, 50 euro ordaindu beharko dituzte Uxategiko lokalen bat erabiltzeagatik. Ubillosen kasuan, berriz, 25 euro izango da aseguruarekin eta hamar, asegururik gabe.

Dardarako kide ez diren herritarrek, 150 euroko gastua izango dute Uxategiko lokalen bat alokatu nahi izanez gero. Ubilloserako gastua, gutxiago izango da: aseguruarekin 50 euro eta asegururik gabe 20 euro.

Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean, musika taldeen entseguetarako erabiltzeko.

Lokalak erabiltzeko ezinbestekoa da izena ematea (gaur egun lokalak erabiltzen dituztenek ere eskaera egin beharko dute), eta lagapenak urte baterako balioko du. Lokalak banatzean lehentasuna izango dute herriko musika taldeek.

Pandemia dela eta azken bi urteotan denbora tarte batzuetan debekatuta egon da lokalak erabiltzea, eta iaz ez zen lokalak bana-tzeko deialdirik egin.