- Urola Kostako Udal Elkarteko ingurumen sailaren ekimenez, eta Katiuska eta Katilu taldearen eskutik, datozen asteetan Zaborra! antzerki ikuskizuna eskainiko da herriz herri Urola Kosta guztian.

Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian saio bana egingo da; alegia, guztira, bost hitzordu egingo dira eskualdean. Eguberrietako opor egunen harira antolatu da haurrentzat, helduentzat eta, batez ere, familientzat aproposa den an-tzezlana.

Lehendabiziko saioa Orion egingo da gaur kultur etxean, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Abenduaren 29an Getarian eskainiko da ikuskizuna, ordu berean, Iturzaeta Eskolako aretoan. Eta urte berriarekin batera, urtarrilaren 3an Aian (18.00etan, probalekuan) eta abenduaren 8an Zarautzen (kiroldegian, 17.30ean). Gaur gaurkoz, itxi gabe dago Zumaiako hitzordua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, antzezlanaren helburua da, modu ludiko batean, herritarren "kon-tzientziak astindu" eta ingurumenarekiko "sentsibilizazioa lantzea" jolas eta abestien bidez.