- Bihar urteroko Gabon kontzertua eskainiko du Zumaiako San Pedro abesbatzak. Kalera kantatzera irten aurretik ordea, San Pedro parrokian emanaldi labur bat egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek, aurtengo errepertorioarekin. 17.30ean izango da hitzordu berezi hau, eta oraingoan, berrikuntza gisa, zuzenean ikusi ezin dutenek, Internet bidez jarraitzeko aukera edukiko dute. San Pedro parrokiak duen youtube kanalean igorriko da. Ondorengo esteka (https://www.youtube.com/c/SanPedroParrokia) erabili beharko da