Emakume bat ukitzen badute, denok ukitzen gaituzte

"Nazkatuta, haserre eta amorratuta" daudela adierazi zuten pasa den astean Zarauzko Bilgune Feministak eta Zarauzko Neska Gazteak elkarteek zabaldutako idatzian. "Indarkeria matxista egiturazkoa dela esateaz ere ez gara nazkatzen, icebergaren punta ikusten dugu askotan, eta larritzen gara, baina egunero gertatzen diren erasoak ikusarazi, mahaigaineratu eta salatu nahi ditugu", azaldu zuten mezuan.

Ildo honetatik, Zarauzko Udalak adierazpen instituzionala egin du. "Indar handienarekin" gaitzetsi du herrian izandako azken eraso sexista. Baita ere, Urola Kostan azkenaldian gertatu diren abusu eta eraso matxistak salatu dituzte idatzian. Hala, elkarretaratzea egingo dute gaur, 12.00etan, udaletxe aurrean eta parte hartuko dute, halaber, elkarte feministak deitutako arratsaldeko manifestazioan.