- Euskararen Egunaren baitan, Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa eta erakundeen lana aitortzen du.

Duela 16 urte hasi zen Bai Euskarari elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana eta urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik atera dute Bai Euskarari ziurtagiria. Aurten, herriko 28 entitatek lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan Bai Euskarari Elkartearen aholkulari-tza jaso dute. Horretarako, Zarauzko Udalak 3.253,69 euroko ekarpena egin du.

Ziurtagiri honek euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifika-tzeko balio du. Era berean, egindako lana aitortu eta pausoak ematen laguntzeko balio du.

Ziurtagiri hau lortzeko irizpide zehatz batzuk jarraitzen dira: langile eta kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia eta enpresaren kanpo- zein barne-harremanetan erabilitako hizkuntza. Era berean, hiru mailatan banatzen da enpresek daukaten euskararen erabileraren arabera.