- Aurten Zarautzen antolatu diren Indarkeria Matxistari buruzko VI. Jardunaldiei amaiera emateko, gaur, No tengas miedo filma ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, arratsaldeko 19.00etan. Pelikula honetan haurren sexu-abusuen gaia lantzen da: aita batek bost urteko bere alabari egiten dizkion abusuak (in- tzestua), 25 urte betetzen dituen arte.