- Zarauzko Haize-Orratz Gaztelekuak txangoa antolatu du Iruña Saltingera. Irteera larunbat honetan 12.30ean izango da, Karmelita pareko autobus geltokian, eta itzulera, berriz, 18.30ak aldera. Izena emateko azken eguna bihar izango da. Horretarako, Haize-Orratz Gaztelekura deitu beharko da (943 005 122 / 620 546 684) edo mezu bat bidali gaztelekua@zarautz.eus helbidera. Zazpi euro ordaindu beharko dituzte parte hartu nahi duten gazteek.