- Zarauzko Argazkizale Elkarteak inauguratu du Nazioarteko Argazki Mostra. Gainera, aurten tarte berezia eskaini diote orain urtebete zendu zen Ramon Serrasi. Serras Argazkizale Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Honekin batera, Cuauhtémoc Campos mexikarraren erretratuak, Mario Cearen naturako animali basati ikusgarriak eta Leire Unzuetaren paisaia intimistak daude ikusgai. Erakusketa, urtarrilaren 16ra arte egunero egongo da ikusgai, 18.00etatik 20.00etara.