Azaroaren 27an piztuko dira aurten Gabonetako argiak Zarautzen. Horretarako egoerak laguntzen badu, urteroko pizketa ekitaldia egingo dute, 18.00etan, Musika plazan. Aste hauetan prestaketa lanetan murgilduta daude herriko brigadako langileak. Argindar-kableak jartzeko lanak egin dituzte eta hainbat gunetan apaingarriak ere zintzilikatu dituzte.