- Lasala dantza konpainiak gaur Zarauzko Modelon eskaini behar zuen Dead ikuskizuna bertan behera geratu da, covid-19a dela eta. Udalak eta konpainiak data berri bat adostuko dute, aurrerago jakinaraziko dena. Sarrerak erosi dituzten herritarrei dirua itzuliko zaie erosteko erabilitako kanal berdinetik: Modeloko leihatilan edo online.