- Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak, bere 100. urteurrena ospatzeko, kontzertuz beteriko egitaraua antolatu du azaroan eta abenduan. Azaroak 13an izango da aurrenengo kantaldia eta abenduaren 18a bitartean, hainbat abesbatza pasako dira Getariako parrokitik. Hurrenez huerren, herriko oholtzara igoko dira Anda Mari Abesbatza, hilaren 13an; bertako Salbatore Deunaren abesbatza, hilaren 21ean; Easo abesbatza, hilaren 26an; Eragiyok abesbatza, hilaren 27an; Zarautz abesbatza, abenduaren 11n eta Landarbaso abesbatza, abenduaren 18an. Kontzertu guztietarako sarrerak, gaur jarri dituzte eskuragarri Getariako turismo bulegoan.