- Zumaiako Udalak TAO ordenantza berria onartu zuen urte hasieran. Aldaketa egiteko, mahai tekniko-politikoa indartu zuen. Mahai hori izan da TAO sistemaren aldaketa gidatu duen espazioa, eta teknikari eta ordezkari politikoez gain, ostalari eta merkatarien ordezkariek eta eremu desberdinetan bizi diren zumaiarrek osatu dute. Kontuak kontu, herritarrek sistemaren inguruan zituzten kritikak eta ekarpenak kontutan hartuta idatzi dute ordenantza berria.

Hala, ordenantza berria apirilaren 1ean sartu zen indarrean, eta ordutik TAO sistemaren aldi desberdinetan erregulazioak nola funtzionatu duen ikusteko aukera izan dute herritarrek. Orain, berriz, TAO sistemaren balorazioa egin nahi dute, eta herritarren ekarpenak bildu nahi dituzte. Horretarako, partaidetza.zumaia.eus webgunea jarri dute erabilgarri, azaroaren 9ra bitartean. Ekarpen eta iritzi guztiak hartuko ditu kontuan Udalak.