- Erlojua ordubete atzeratzearekin batera, ordubete aurreratuko dira egunsentia eta ilunabarra. Hori dela eta, Zumaiako Udalak Komentuko lorategiaren itxiera aurreratzea erabaki du. Hala, igandetik aurrera neguko ordutegia du eremu honek: aurrerantzean 10.00etatik 17.00etara egongo da zabalik -orain arte 19.00etan ixten zuten lorategia-. Azken urteetan itxita egon ondoren, joan den ekainean zabaldu zuten herritarrentzat Komentuko lorategia, Brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek eremua txukundu eta gero.