- Zesta puntako munduko txapelketa irabazi dute Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardik. Ortiz de Mendibil gasteiztarra den arren, Zumaiako Pilota Elkarteko kidea da. Espainiako selekzioarekin gailendu da munduko txapelketan, Eneritz Lizardi taldekidearekin batera. Aitortza gisa, Zumaiako herriak omenaldia egin zieten atzokoan, zesta punta lehiaketako lehenengo partida amaitzean.