- Oriok euskara plana egin nahi du datozen hamar urteetarako, eta horren baitan, lau lantalde osatu ditu. Bihar, hezkuntza arlokoen txanda izango da. Horiekin batuko da Udala, Salatxo aretoan, 18.30ean. Hezkuntzako lantaldearen lehen bilera izango da biharko hitzordua.