- Azaroko lau larunbatetan tailerra egingo da, Orioko Salatxo aretoan, goizeko 10.00etatik 13.00etara. Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara-zerbitzuek elkarlanean antolatu dute Lau eskutara izeneko ekin-tza. Euskaraz sortzen eta idazten trebatu nahi duten herritarrei bideratuta dago. hamabi orduko ikastaroa izango da, hiruna orduko lau saiotan banatuta.

Txakur Gorria kolektiboak gidatuko du ikastaldia. Ideia huts batetik abiatuta, proiektu bat gauza-tzera arteko prozesua modu kolektiboan elkarrekin egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria Kolektiboa, eta jarduteko modu hori ardatz hartuta landuko da ikastaldia. Sormena landuko da lau ikuspuntutatik abiatuta: hitzak, irudiak, gauza txikiak eta kolektibotasuna.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, hilaren 29a baino lehen eman beharko dute izena. 943 890 808 telefonora deituta edo jorella@urolakosta.eus helbidera idatzita. Plaza mugatuak izango dira.