- Herritarrei eragiten dieten zergak izoztea erabaki du Orioko Udalak. Horrez gain, trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparka-tzearen puntua erabaki gabe geratu da. TAO sistema eraldatu eta berria ezartzeko buru-belarri lanean ari da Udala eta bi atal horiek "sinergian" landuko dituzte. Hori dela eta, Udalak hurrengo bi edo hiru hilabeteetan dena itxita izatea espero du eta orduan emango du zentzu horretan hartutako erabakien berri. Halaber, herriko zaharren babeslekua taberna-jatetxearen kontrata-tzeko prozedura irekia abian jarriko da.