- Gaur hasi eta igandera arte, trafikoarentzako itxita egongo da Zumaiako Kale Nagusia (San Joan iturritik udaletxera doan bidea). Brigadak eremu horretako zoladura konpontzeko lanak egingo ditu. Tarte horretan, ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kaletik pasa ahal izango dute. Oinezkoen kasuan, ez du eraginik izango bide mozketak.