- Zumaiako Udalak dagoeneko zabaldu du epearen bigarren deialdia euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Urriaren 15era arte egongo da epea zabalik. Interesdunek HAZn eta Udalaren webgunean dute eskura eskabidea.