- Udalak antolatuta, 10-14 urte bitarteko gaztetxoentzat laser konbateak izango dira gaur (15.00, 16.30, 18.00 eta 19.45ean) Izarraizko Atea parkean. Txanda bakoitzean 24 lagunek har dezakete parte eta interesatuek entradium.com plataformaren bitartez eskura ditzakete gonbidapenak. Urtarrilaren 1 eta 2an eski simuladorea izango da plazan (doanekoa da eta parte hartzeko ez da gonbidapenik behar).