- XIV. Andatzatik Aiara Igoerak bihar du hitzordua. Parte hartuko dutenen zerrenda kaleratu dute dagoeneko, eta 50 parte-hartzaile izango ditu aurtengo probak. Tartean izango dira esaterako, Escuderia Lagun-Artea, Escuderia Jaizkibel, Gorla Racing, Ignauto Sport, Akulu Motorsport, Moncayo Motorsport, Durangalde Racing, Sardara, RPMV, Kenako Trapaga eta Bakio Motorreko gidariak. 14.30ean elkartuko dira partaide guztiak, eta bakoitzak lau bider egingo du ibilbidea. Lehenengo biak entrenamendu saioak izango dira eta ostean ekingo diote lehiari. Lau kilometroko ibilbidea egingo dute, erlojuaren aurka.

Pandemia egoera dela eta, zaleek igoeraz gozatu ahal izango dute, baina sari banaketa ez da jendaurrean egingo eta ibilgailuak ere ezingo dira ikusi lehiaren ostean. Bestalde, errepidea itxita egongo da igoerak irauten duen bitartean eta lurraldebusek zerbitzu berezia emango du.