Zarautz | Ondorengotza eta negozioen eskualdatzea lantzeko saioa sortu dute

14.09.2021 | 00:39

zarautz – Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuen bitartez, ondorengotza gaiaren alorrean prestakuntza eta banakako aholkularitza eskainiko zaie epe motz-ertainean egoera horretan aurkitu daitezkeen eskualdeko negozio jabeei. Ekimena bi talde-prestakuntza saiorekin abiatuko da; lehena irailaren 23an eta bigarrena, hilaren 30ean. Izena emateko azken eguna irailaren 17a izango da.

noticias de noticiasdegipuzkoa