- Zumaiako Udalak antola-tzen duen Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 34. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak. Guztiak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala, Euskara Zerbitzua, Foruen plaza 1 (Zumaia, 20750). Idatziak euskarazkoak, originalak eta aurrez argitaratu gabeak izan behar dute.