-Adarretatik musika jaialdiaren baitan izatekoa zen Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Caminoren Euskal Kantagintza kon-tzertua bertan behera geratu zen, taldekide baten osasun arazoak tarteko. Hori dela eta, bi hilabetez atzeratu den kon-tzertua bihar izango da. Modelo aretoan eskainiko dute kantaldia, 19.30etik aurrera. Bertan izan nahi duten herritarrak, gonbidapenak hartu beharko dituzte, Modeloko txarteldegian egunean bertan 17.30etik aurrera irekiko dute, eta aurreratu dutenez kasu honetan pertsonako bi emango dituzte gehienez.